XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apaizak Gizartean 1969`go uztaillaren 5`etik 10`era apaiz-billera batzuk izan ziran Suiza`ko Goire`n: Europa`ko Apaiz-batzarra.

Aien iritziak atsegin izango zaizkigu, ala ez; bainan, ez al da bidezkoa, gutxienaz ere, ezagutzea?.

Ona emen, an onartutako Agerpen aietako bat.

1`go: Gogoan artzekoak: a) Gizakia ez diteke bizi gizarteko antolaketaz arduratu gabe; au da: ekonomi, sindikatu, gizarte, sendi eta jakintzari dagozkienetaz arduratu gabe, alegia, ez diteke bizi gizakia; ta, beraz politikari dagozkionetaz arduratu gabe ere ez, gizaki osoa sartzen bait-da jokuan.

b) Gizakienganako maitasun egiazkoa zearo alperrikakoa (edo ez da egiazkoa), bakoitzaren bizitzako arazoei erantzuten ez baldin badie; au da: pakea, esku-artzea, langintza-bideak, lanerako aukerak, lan-sariak, etxe-bizitzak, ondasunen banaketa, jakintzarako aukera eta abarrei erantzuten ez baldin badie; eta azkenean, politikamailako eginkizun, itz-emate edo konpromisoren bat, era batera edo bestera, artzen ez baldin bada.

d) Ez diteke Ebanjelio-zabalkunderik edo otsegiterik egin - gezurrezkoa ezik - gizaki jakiñenganako maitasun egiazkorik gabe: (...).